Estatistiketan Oinarritutako Itzulpen Automatikoa (EOIA edo SMT, Statistical Machine Translation), itzulpen automatikoko paradigma bat da, zeinetan itzulpenak corpus eleanitzetatik erauzitako eredu estatistikoetan oinarrituta sortzen baitiren. Estatistiketan oinarritutako estrategia adibideetan oinarritutako edo erregeletan oinarritutako metodoez bestelakoa da.
Azken urteotako ikerketa-lerroak ildo honetan zuzendu dira eta optimismorako bideak ireki dituela esan daiteke lortutako emaitzen kalitatea dela medio. Hizkuntzatik independentea da metodo hau eta RBMT baino merkeagoa neurri batean, beharrezko baliabide nagusia corpus handiak baitira. Halere, corpus handiak ez daude hizkuntza ez eta erakunde guztien esku-eskura, beraz murriztapen handi hau gogoan izan behar da.